miércoles, 11 de mayo de 2011

Agur!

Klaseko azken eguna izan den honetan, gure irakasle den Joxemi Correak gure lanak bildu dituen liburuxkatxo bat oparitu digu "souvenir" moduan.

martes, 10 de mayo de 2011

Paper - zorroa

Atzean geratu dira garai bateko paper- zorroak. Non sartu behar ditugu urteen poderioan hauts artean galtzen diren paper tontor amaigabe horiek? Nola antolatu ditzakegu horrenbeste lan, horrenbeste orrialde eta horrenbeste dokumentu ezerezean ahantziak izan ez daitezen? Amaitu dira dagoeneko lan morrosko horiek. Jada, paper - zorro digitalak ditugu; sarean zintzilikatutako lan bilduma antolatu eta txukunak.

Magisteritza eskolan, irakasle izateko eskuratzen ari garen jakinduria honen baitan, teknologia berriekiko ezagutzak ere sakondu ditugu. Horien artean, paper - zorro digitalak egiten ere ikasi dugu. Eta emaitza berriz jarraian doan sarrera hau: 2010 - 2011 ikasturtean teknologia berriak ikasgaian egindako lanen paper - zorro erabilgarri hau.

Ni Maier naiz, Haur Hezkuntzako irakasle eskolan 3. urtez ikasten dabilen ikaslea. Aurtengo ikasturtean putzuaren bestaldean galduta ibili banaiz ere, eta oraindik ere Euskal Herrian galduago jarraitzen dudan arren, etorri bezain pronto irakasgai berri honekin buru belarri jarri behar izan nuen.

Etorri aurretik irakaslearekin (Joxemi Correa) harremanetan jarri nintzen web bidezko postaren bidez. Berarekin hitz egin ondoren, Teknologia Berriek Bolivian, eta batez ere hezkuntza alorrean, zuten egoera ezagutzeari ekin nion. Horregatik, etorri aurretik lan teorikoa ia amaitua nuen.

Behin etxera iritsitakoan, berriz ere aspaldiko lagunekin elkartu nintzen eta euren eskaintza onartuz, eta eskuzabaltasuna eskertuz, irakasgai honetako talde- lanei ekin genien.

Ondorengo lerroetan irakasgai honetan landu ditugun gaiak antolatzen saiatu gara eta zuzenean berauek ikusteko aukera ere jarri dut link-en bidez. Baliagarria izango dela iruditzen zait paper zorro "moderno" eta berritzaile hau.

1. IKTak Bolivian. Gizarteko errealitatearen deskribapena. Eta hezkuntzan?
2. IKT manifestua. Nolako irakasle izan nahi dugu?
3. IKTen murala.
4. PREZI bidezko aurkezpena
4.1. Ziski eta Diskiren abenturak eta kalenturak
4.2. Ziski eta Diskiren lagunak gara gu abestia
5. Norberaren eta taldearen ikaskuntza biltzen duen bloga

Horretaz gain, blog hau teknologia berrien inguruan interesgarriak iruditu zaizkidan gaiak eta nire usteak azaltzeko, eta hitzez adierazteko ere erabili dut. Eta besterik gabe, ia ikasturtearen amaieran gauden honetan, nahiz eta unibertsitateko alorreko eduki eta sarrerak amaituko diren arren, blog hau bertan behera ez uzten saiatuko naiz; teknologia berriak etengabean berritzen ari direnez, ikasten noan oro elkarbanatzeko baliabide izaten jarraitzea espero dut.

Donostiako Lugaritz kultur- etxean erakusketa

Narratibak Hezkuntzan:

Hezkuntzari so egiten dion begirada berpentsatzearren, Lugaritz Kultur Etxean, ikus eta arte istorio batzuen erakusketa aurkezten da maiatza osoan zehar. Proiektu honek, irakaslearen prestakuntzan garatzen ari den lana eta bere hedapena beste esparru batzuekin lotzen ditu.

Erakusketaren abiapuntua ikaskuntza-irakaskuntza eszenatokiak zabaltzea da, unibertsitatea eta komunitatearen arteko kolaborazioaren bidez bisitariari ikaskuntzarako beste alternatibak imajinatzeko aukera eskainiz.

Donostiako Magisteritza Eskolatik eta etorkizuneko irakasleen formatzaile bezala, hezkuntza konpromiso sozial bezala ulertzen dugu. Konpromiso honek zabaltzera behartzen gaitu eta aldi berean besteak gugana hurbiltzea. Unibertsitatean hezten dugu, bai, baina unibertsitatea esperimentazio zentru bezala ulertuz.

Egitaraua:

Maiatzak 5 (osteguna): 16:00-19:00, Jardunaldi-ilustrazio tailerra. Myriam Cameros Sierra, “La cenicienta que no quería comer perdices”. Bete arte. Donostiako Magisteritza Eskolako (EHU/UPV) 0.4 gelan.

Maiatzak 5 (osteguna): 19:30tan erakusketaren inaugurazioa. Lugaritz Kultur Etxea, Antigua Auzoa, Donostia.

Maiatzak 20 (ostirala): 10:00-12:30. Haurrentzako tailerrak: Musika eta plastika. Donostiako Magisteritza Eskolako ikasleak (EHU/UPV) - auzoko Ikastetxeak. Erakusketa aretoan.

Maiatzak 27 (ostirala): 18:00-20:00. MercaTRUKE: Zer eskaintzen didazu eta zer eraman nahi duzu? Erakusketa aretoan.

jueves, 5 de mayo de 2011

Sei hilabete sei minututan



Sei hilabete sei minututan laburtzea ez da batere erraza, sei hilabeteko sentimenduak, sei hilabeteko bizipenak, sei hilabeteko lagunak, sei hilabeteko oroitzapenak, sei hilabeteko emozioak, sei hilabeteko beldurrak, sei hilabeteko ametsak, sei hilabeteko zorionak ... hona hemen sei hilabete sei minututan. Hasi eta bukatu egiten baitira gauza denak.

Sormenaren bideak



Haur Hezkuntza denok dakigu zenbaterainoko garrantzia duen irudimenak, sormenak eta nola ez, horiek guztiekin gozatzen irakasteak. Baina... zergatik ez dugu haur hezkuntzarako gomendio hori gure bizitzara gehitzen??? Zergatik iruditzen zaigu sormena eta irudimena heldutasunarekin bat ez datozela?

Ikusgai duzuen bideo honetan guk behintzat heldutasuna eta irudimena, sormena eta gozamena uztartu genituen. Ander, Iker, Nerea eta laurok primeran pasatzeaz gain, gure bizitzan zehar sormenak izan duen bidea eta garapena laburbiltzen saiatu ginen iazko ikasturtean.

Beraz, ez ezazue utzi "sormena erahil" dezaten!

Naia eta Moxo



Aurtengoan IKTak hezkuntza alorrean lantzeko lehen pausuei ekin diegu. Baina iaz ere, hainbat ikasgaitan teknologia berriak erabili genituen gure ikaskuntza prozesuan.

Horien artean, Kirol Jarduerak hautazkoan egindako mendi irteera batekin ipuintxo bat asmatu genuen eta bideo formatuan igo genuen sarera. Bertan, ipuinaz gain, egindako ibilbidearen koordenada geografikoak bildu genituen.

Emaitza zoragarria izan zen, eta hura egiteko bidea oraindik ere hobea. Nahi izanez gero, ikusgai duzue Iker Urkiola eta Joseba Olagaraiekin egindako irteera egunaren laburpentxoa. Protagonistak berriz, Naia eta Moxo izan genituen, horiek bai izan zituztela komeriak elkar topatzeko!!!

IKT murala

Beharbada irakaslea nor den, nolakoa izan behar duen, zein diren bere funtzio eta eginbehar garrantzitsuenak, nola irakatsi eta hezi behar ditugun gure etorkizuneko ikasleak, teknologia berriak nola landu ditzakegun ikasgelan... galdera hauei denei erantzun bat bilatzen saiatu ninteke.

Baina ez, oraingo honetan irakasleare "on" batetiko (eta on hitza kakots artean jartzea erabaki dut, ez baitzait gustatzen gauzak "on" eta "txar" moduan kalifikatzea, guztia erlatiboa dela uste baitut) dugun ikuspuntua mural batean azaltzen saiatu gara.

Horretarako, gure aholkuetako batetik abiatuz, irudimenari ateak ireki dizkiogu eta "honekin edo harekin, baina ekin" egin diogu beharrari.

Emaitza irudian duzuena izan da. Primerako goiza pasa genuen Orioko txontxongilo taldearen egoitzak argazki saio profesional batean. Guztiok mozorroturik, zein baino zein xelebreago, eta argazkilari profesional batekin gainera (Beñat Solaberrieta). Lanarekin amaitzean, guztiok elkarrekin adiskide baten okindegi batean gosaltzen izan ginen. Primerako goiza inondik ere!!!

Mural A

miércoles, 4 de mayo de 2011

Talde lanaren aurkezpena

Atzo, hilaren 4ean, orain artean ikasgai honetan egindako lanak aurkezteko aukera izan genuen gainontzeko ikaskideen aurrean.

Saioan zehar gelakideek egindako aurkezpenak ikusteko aukera izan genuen (bai Prezi eta baita Vuvox programez baliaturik) eta azken txanda gurea izan zen.

Irakasleak aukeratu zuen nor izango zen aurkezlea, eta gure kasuan, Nerea Ugarte izan zen "zorteduna". Gidoia primeran prestaturik zuen eta zertxobait urduri bazen ere, ezin hobeto egin zuen bere jarduna. Zorionak eta eskerrikasko Nerea!!!

Tamalez, taldekide baten faltan ginen atzokoan; izan ere, Joseba Olagarai ez genuen gure artean. Baina tira, ongi ikusiak ditu nondik nora ibili garen orain artean, beraz aurkezpenaren zantzu apur bat ere izango zuela espero dut.

Ebaluatzeko eta gainontzeko ikaskideei gure lana ezagutzeko ezin hobea iruditzen zait aurkezpenen metodologia hau, eta bide batez, azken urteotan horrenbeste zabaldu diren power point-ak baino baliabide gehiago eta desberdinak eskaintzen dituzte bi programa hauek. Beraz, atsegingarria izan da oso baliabide berriak saltxeatzea.

lunes, 2 de mayo de 2011

Zein da IKT-en egungo egoera?



Teknologia berrien egungo egoera aztertu eta aurkeztu nahian, gometxeroak taldean egin dugu lantxoa ondorengo aurkezpen honetan laburbildu dugu. Beraz, "honekin edo harekin, baina ekin!!!"

miércoles, 20 de abril de 2011

Ziski eta Diskiren lagunak gara gu!!!



Oraingoan abesti polit bat ere sortu dugu. Animatuz gero abesteko aukera ere baduzue, azpian agertzen baitira letrak.

martes, 19 de abril de 2011

Ziski eta Diskiren abenturak eta kalenturak



"Gometxeroak" taldean egindako azken emaitza dugu hemen. Ipuin labur honetan gaur egun eskoletan teknologia berriek duten egoeraren azalpen labur, entretenigarri eta xelebre bat egin dugu, gure adiskide Ziski eta Diskiren laguntzaz.

sábado, 16 de abril de 2011

Non daude teknologia berriak?

Jarraian aurkituko duzun aurkezpen honetan Boliviako egoeraren ikuspegi labur bat dugu. Saiatu bertako eskola batean teknologia berrien presentzia aurkitzen. Zorte on!


jueves, 14 de abril de 2011

Haurtzaro digitala, nor da zaindari?

Hezkuntza eta teknologia berriak izan ditugu mintzagai orain artean. Baina alor hauei atxikita, pil-pilean dabilen gai bat datorkit burura: XXI.mende honetako haur eta gazte hauei nork jartzen dizkie arauak teknologia berrien aurrean? Nork irakatsi die zein den erabilera aproposa? Non daude mugak?

Nire ustetan, internet eskuragarri duen haur eta nerabe oro, munduan bat batean bakarrik eta noraezean dabiltzan gizaki bihurtzen dira ordenagailu aurrean. Adibide batekin konparaketa bat egitearren, errepidea gurutzatzeko heldu bati besotik heltzen dion haurrak, interneten sartu eta edoizein eduki, irudi, informazioa, etabar ditu begi bistan. Beraz, nori heldu behar dio muga horiek gainditzean? Gurasoek nola hezi ditzakete haurrak teknologia berrien erabilpen egoki bat irakastearren? Horra hor gakoa, eta horra hor guraso nahiz hezitzaile guztion eginbeharraren funtsa nagusietako bat.

Gai honen inguruan iturri desberdinak arakatuz, duela pare bat urte Berria egunkarian agertutako artikulu batekin topatu naiz, "Haur Digitalen Zaintza" izenburuduna. Oso interesgarria iruditu zait laburki azaltzen duen ikuspuntua eta guraso eta hezitzaileentzako baliagarria izan daitekeela iruditu zait. Horregatik, kuxkuxeatzeko gogoa duen ororentzat esteka ondorengoa da: http://paperekoa.berria.info/plaza/2008-12-18/046/002/lege_info.htm

Hezkuntza alorrari dagokionez, ikaragarria da sarean eskuragarri ditugun baliabide kopuru anitz hau. Baina tamalez, dakigun moduan, horiek denak ez dira kalitate berekoak izanen. Irakasle eta gurasoei zuzendatuko orrialde hauen artean jarraian aipaturiko hau probetxuzkoa iruditu zait: http://www.pantallasamigas.net/recursos-educativos-uso-internet-menores/catalogo-recursos-educativos.shtm

Beraz, haurtzaro digital hau hezi dezagun zentzudun izanez teknologia berrien aro honetan!

Itsasoko ur hauetan ez galtzeko laguntza apur bat

Interneten mundua oso zabala dugu, ortzimuga bereizterik ez dagoen horietakoa; eta gainera, etengabean berritzen ari diren urak. Interneten "nabegatu" egiten omen dugu, eta horretarako hainbat orientabidek bidea errazten digute, noraezean doan itsasontzi izan ez gaitezen.

Jarraian bildu ditudan helbideetan hainbat tramankulu erabilgarri sailkatzen saiatu naiz, ea bada guztion lana errazteko baliagarri zaizkigu. Zalantzarik gabe, pare bat urte barru koordenada berriak beharko ditugu, baina tira, egunean egunekoa.

- Markatzaile Sozialak: Hauen helburua informazioa sailkatzea da. (del.icio.us, blinklist...)

- Irudien Partekatzea: Irudiak sortu eta igotzen dira beste guztiek erabili edo ikus ditzatzen (Flickr ...)


- Tokiak Mapetan kokatzea: Bakoitzak gustoko dituen tokiak mapa batean markatzen ditu (Google Maps, Tagzania...)

- Blog eta berrien agregatzailea: Nahiago dituzun blog-ak eta berriemaileak sailkatzeko (Bloglines)

- Musika gordailuak: Irratia eta musika desberdinen sailkapena (last.fm)

- Fitxategien Biltegia: Aukera ematen du fitxategiak gordetzeko eta sailkatzeko (Openomy)

- Online Egutegiak: Bertan zure egutegiak kudeatu eta besteenak ikusi ditzakezu (CalendarHub)

- Bideoen Partekatzea: Zure bideoak igo eta besteek ikusi ahal ditzakete (YouTube)

- Gertakizunen agenda: Kontzertuak, teatroa eta gertakari desberdinak sartu ahal izateko (Eventful)

- WYSIWYG Editoreak: Programazioa errazteko (TinyMCE)

- Online Inkestak: Hauek diseinatu eta nahi duzun pertsonei pasa diezaiekezu (Quimble)

- Webgunean estadistikak: Zenbat jende eta nondikan sartu diran zure web-era esaten dizute (Google Analytics)

Andersenen ipuinen mundua



Gainean dugun bideo honetan agertzen den edukia interesgarria iruditu zait zuengana helarazteko, beraz gozatuko duzuela espero dut. Eta nor dugu idazle hau? bere biografia eta idazki bilduma luze bat idaztea alferrikakoa iruditzen zait, izan ere, bideoa bertan nahiko argi geratzen baita informazio hori dena. Baina sarrera gisan aurreratuko dizuet "Ahatetxo itsusia" idatzi zuela besteak beste.

Teknologia berriak Irakaskuntzan


Gaur egun Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologien (IKT) aplikazio-eremu garrantzitsuenetako bat hezkuntza da. Izan ere, hezkuntza-etapa guztietan ari dira teknologia horiekin lanean, eta gero eta normalago egiten zaizkigu hainbat eta hainbat izen.

  • Horietako batzuek nola edo hala bestelako ikasmolde bat irudikatzen dute: irakaskuntza telematikoa, hezkuntza birtuala, on-line ikasbidea, Ikasteko Ingurune Birtuala, tele-irakaskuntza edo tele-ikasketa, e-learninga-a...
  • Beste batzuek, berriz, ohiko ikasgela presentzialetan teknologia berri horien aplikazio modua-edo islatzen dute: IKTen integrazioa, arbel digitala, informatika-gelak...
  • Badira beste izen asko baliabide edo ikas-material berrien alderdia azpimarratzera etorri direnak:Webquest-ak, altxorraren bila...
  • Azkenik, alderdi tekniko eta informatikoarekin bete-betean lotu arren, hezkuntzan aplikazio asko izango dutela etengabe azaltzen zaizkigunak:Web 2.0, web semantikoa, tag-ak edo etiketak, RSS-ak edo jarioak, #blogak....

Izenak izen, argi dago ordenagailuz eta interneterako aplikazioez baliatuta, ohiko ikasgelaren eremuan ala ikasgela birtual berrietan, zerbait edo zerbaitetan ikasteko eta irakasteko egiten diren saioak gero eta gehiago direla eskola-munduan. Are gehiago, zenbaitetan ematen du hezkuntza-sistema halako iraultza baten atarian dagoela, nahiz egunerokoan IKTen benetako erabilerak irudi horri dexenteko ñabardurak egin beharra adierazten digun.

Hezkuntzan bada joera nabarmen bat, berrikuntza eta hobekuntza nahastearena, alegia. Irakaskuntza hobetzeko asmoz geure bihurtzen ditugu eskaintzen dizkiguten berrikuntzak eta azterketarako tartea ere hartu gabe ekartzen ditugu gure eguneroko jardunera. Halaxe gerta daiteke IKTek hezkuntza-testuinguruetan izan dezaketen erabilerarekin eta behar-beharrezkoa da gai honi behar duen arreta eskaintzea.

Teknologiak gure bizimododua eta lana errazteko eta arintzeko tresnak eta bitartekoak eskaintzen dizkigute. Teknologiaren berrikuntzak, bestalde, gero eta azkarrago gertatzen dira eta askotan astirik ere ez dugu izaten ezagutu eta praktikan ipinita ondorioak ateratzeko. Berahala datorkigu gainera hurrengo tresna edo asmakuntza eta berria ezagutu beharrak aurrekoen gaineko hausnarketa galerazten du.

Fenomeno hau bizitzako edozein arlotan gertatzen da eta, nola ez, baita hezkuntzan ere. Duela 40 urtetik hona irakasteko prozesuetan erabili izan diren baliabide teknologikoei erreparatzen badiegu, zailtasun handiegirik gabe konturako gara zein garapen gertatu den.

Bideoa, telebista, ordenagailuak, hizkuntz laborategiak, internet... horiek guztiek poliki-poliki izan dute sarbidea eskola-munduan. Gaur egun jakin badakigu tresna horien erabilera hutsak ez duela inondik ere hobekuntzarik ekarri. Ez ginen bat-batean hobeto irakasten hasi bideo-pelikulak ikasgelan sartu zitzaizkigunean, ez horixe! Egia da hasiera batean gure ikasleentzat horien erabilera motibagarri eta pizgarri suertatu zela eta arreta handiagoz ari zirelako sentsazioa izan genuen. Zenbat denboraz, baina? Zertan zen benetan hobekuntza hori, irakatsi eta ikasteko prozesuak ikuspuntu didaktikotik aztertuta?

Teknologiak ez dio aurrera egiteari utzi eta arbel digitalak zein blogak dira orain moda-modako tresnak, sarritan liluratu egiten gaituztenak. Hala ere, horien ekarpen didaktikoa aztertu beharko dugu, horien erabilera-baldintzak zein diren, inplikazio metodologikoak zein mugak zertan diren...

Bestela esateko, irakaskuntzako profesionalek teknologia berrien inguruko azterketa sakona egin behar dute, derrigorrez. Eta azterketa hori, jakina, irizpide didaktikoen araberakoa beharko du izan, beti ere kontuan izanda teknologiak hezkuntza-helburuen menpekoa izan behar duela. Ez baitugu ahantzi behar, guztiaren gainen ikasleen heziketa dela gure jomuga.

Teknologia berriak Bolivian

Ondorengo horrietan IKT-ek Bolivian duten egungo egoera aztertzen saiatu naiz.

Horretarako abiapuntua, lehenik eta behin Boliviako egoera ezagutzea izan da; hainbat datu historiko, hezkuntza sistema, teknologia berrien zabalkuntza azken urteotan (Hego Amerikan eta Bolivian) … Jarraian, teknologia berriek eskolan, eta bereziki Haur Hezkuntzan, izan dezaketen erabilpena eta programak aztertzeari ekin diot. Beraz, nire galdera ondorengoa da, zergatik EZ IKT-ak Bolivian?

TEKNOLOGIA BERRIAK BOLIVIAN

miércoles, 13 de abril de 2011

Nor da itsu?

Nor da itsu begi aurrean dugu mundu ikaragarri eta zirraragarri honen aurrean?



Jarri berri dudan bideoan ikus daitekeenarekin oso erlazionatua topatzen dut egun hezkuntza munduan lan egiten duten profesional askok duten jarrera teknologia berriekiko.

Izan ere, bizitza hontan hainbat eta hainbatetan gertatzen zaigun moduan, beldur gara topatuko dugunarekin. Errepidea gurutzatzera ausartzen ez den agure itsu gara gu ere behin eta berriz. Beldur gara gertatuko zaigunarekiko, eta norbaitek besotik heldu eta tiraka ematen gaituen artean ez gara gai sentitzen.

Horregatik, gaur egun profesional asko "beldur" dira teknologia berriekin jolasteko, "beldur" mugak gainditzera ausartzen ez direlako, "beldur" ezezaguna den mundu bat delako. Azken batean, besotik tira eta begi aurrean duten hori azalduko dien norbait ez badute, ez direlako gai sentitzen.

Errazagoa egiten zaigu ezagutzen dugun hori irakastea, zerbait berria ikertu, kuxkuxeatu eta irakasteak ziurtasun ezan ematen baitigu. Eta beraz, nor da itsu?

Zergatik ez ditugu teknologia berri hauek begiak zabalduta arakatzen? Zergatik ez diegu gure etorkizuneko ikaslea mundua ezagutzeko bide bat eskuartean jarri behar? Aipatu bideoan agertzen den moduan, "itsu" hauen gidari izateko aukera dugu, eta beraz, begi bistan dugun horrekin gozatzen irakasteko aukera dugu esku- artean.

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak, zertaz ari gara???


Haur Hezkuntzako ikaslea naiz eta ia ia ikasketak amaitzear gauden aldi honetan irakasgai honekin topatu naiz bidean.

Bertako eginbeharrei hasiera emateko blog bat sortu behar dut eta beraz, horri ekin diot lehen bait lehen.

Blog honetan teknologia berriek eta Haur Hezkuntza izango dira mintzagai, eta bide batez, ikasturte hau Bolivian igaro dudanez, bertako esperientziaren hainbat berri ere helarazi nahi nituzke.

Baga biga dezagun ba teknologia berrien ur hauetan!