martes, 10 de mayo de 2011

Paper - zorroa

Atzean geratu dira garai bateko paper- zorroak. Non sartu behar ditugu urteen poderioan hauts artean galtzen diren paper tontor amaigabe horiek? Nola antolatu ditzakegu horrenbeste lan, horrenbeste orrialde eta horrenbeste dokumentu ezerezean ahantziak izan ez daitezen? Amaitu dira dagoeneko lan morrosko horiek. Jada, paper - zorro digitalak ditugu; sarean zintzilikatutako lan bilduma antolatu eta txukunak.

Magisteritza eskolan, irakasle izateko eskuratzen ari garen jakinduria honen baitan, teknologia berriekiko ezagutzak ere sakondu ditugu. Horien artean, paper - zorro digitalak egiten ere ikasi dugu. Eta emaitza berriz jarraian doan sarrera hau: 2010 - 2011 ikasturtean teknologia berriak ikasgaian egindako lanen paper - zorro erabilgarri hau.

Ni Maier naiz, Haur Hezkuntzako irakasle eskolan 3. urtez ikasten dabilen ikaslea. Aurtengo ikasturtean putzuaren bestaldean galduta ibili banaiz ere, eta oraindik ere Euskal Herrian galduago jarraitzen dudan arren, etorri bezain pronto irakasgai berri honekin buru belarri jarri behar izan nuen.

Etorri aurretik irakaslearekin (Joxemi Correa) harremanetan jarri nintzen web bidezko postaren bidez. Berarekin hitz egin ondoren, Teknologia Berriek Bolivian, eta batez ere hezkuntza alorrean, zuten egoera ezagutzeari ekin nion. Horregatik, etorri aurretik lan teorikoa ia amaitua nuen.

Behin etxera iritsitakoan, berriz ere aspaldiko lagunekin elkartu nintzen eta euren eskaintza onartuz, eta eskuzabaltasuna eskertuz, irakasgai honetako talde- lanei ekin genien.

Ondorengo lerroetan irakasgai honetan landu ditugun gaiak antolatzen saiatu gara eta zuzenean berauek ikusteko aukera ere jarri dut link-en bidez. Baliagarria izango dela iruditzen zait paper zorro "moderno" eta berritzaile hau.

1. IKTak Bolivian. Gizarteko errealitatearen deskribapena. Eta hezkuntzan?
2. IKT manifestua. Nolako irakasle izan nahi dugu?
3. IKTen murala.
4. PREZI bidezko aurkezpena
4.1. Ziski eta Diskiren abenturak eta kalenturak
4.2. Ziski eta Diskiren lagunak gara gu abestia
5. Norberaren eta taldearen ikaskuntza biltzen duen bloga

Horretaz gain, blog hau teknologia berrien inguruan interesgarriak iruditu zaizkidan gaiak eta nire usteak azaltzeko, eta hitzez adierazteko ere erabili dut. Eta besterik gabe, ia ikasturtearen amaieran gauden honetan, nahiz eta unibertsitateko alorreko eduki eta sarrerak amaituko diren arren, blog hau bertan behera ez uzten saiatuko naiz; teknologia berriak etengabean berritzen ari direnez, ikasten noan oro elkarbanatzeko baliabide izaten jarraitzea espero dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario