Nire ustetan, internet eskuragarri duen haur eta nerabe oro, munduan bat batean bakarrik eta noraezean dabiltzan gizaki bihurtzen dira ordenagailu aurrean. Adibide batekin konparaketa bat egitearren, errepidea gurutzatzeko heldu bati besotik heltzen dion haurrak, interneten sartu eta edoizein eduki, irudi, informazioa, etabar ditu begi bistan. Beraz, nori heldu behar dio muga horiek gainditzean? Gurasoek nola hezi ditzakete haurrak teknologia berrien erabilpen egoki bat irakastearren? Horra hor gakoa, eta horra hor guraso nahiz hezitzaile guztion eginbeharraren funtsa nagusietako bat.
Gai honen inguruan iturri desberdinak arakatuz, duela pare bat urte Berria egunkarian agertutako artikulu batekin topatu naiz, "Haur Digitalen Zaintza" izenburuduna. Oso interesgarria iruditu zait laburki azaltzen duen ikuspuntua eta guraso eta hezitzaileentzako baliagarria izan daitekeela iruditu zait. Horregatik, kuxkuxeatzeko gogoa duen ororentzat esteka ondorengoa da: http://paperekoa.berria.info/plaza/2008-12-18/046/002/lege_info.htm
Hezkuntza alorrari dagokionez, ikaragarria da sarean eskuragarri ditugun baliabide kopuru anitz hau. Baina tamalez, dakigun moduan, horiek denak ez dira kalitate berekoak izanen. Irakasle eta gurasoei zuzendatuko orrialde hauen artean jarraian aipaturiko hau probetxuzkoa iruditu zait: http://www.pantallasamigas.net/recursos-educativos-uso-internet-menores/catalogo-recursos-educativos.shtm
Beraz, haurtzaro digital hau hezi dezagun zentzudun izanez teknologia berrien aro honetan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario