bagabigaiga
miércoles, 11 de mayo de 2011
Agur!
martes, 10 de mayo de 2011
Paper - zorroa
Magisteritza eskolan, irakasle izateko eskuratzen ari garen jakinduria honen baitan, teknologia berriekiko ezagutzak ere sakondu ditugu. Horien artean, paper - zorro digitalak egiten ere ikasi dugu. Eta emaitza berriz jarraian doan sarrera hau: 2010 - 2011 ikasturtean teknologia berriak ikasgaian egindako lanen paper - zorro erabilgarri hau.
Ni Maier naiz, Haur Hezkuntzako irakasle eskolan 3. urtez ikasten dabilen ikaslea. Aurtengo ikasturtean putzuaren bestaldean galduta ibili banaiz ere, eta oraindik ere Euskal Herrian galduago jarraitzen dudan arren, etorri bezain pronto irakasgai berri honekin buru belarri jarri behar izan nuen.
Etorri aurretik irakaslearekin (Joxemi Correa) harremanetan jarri nintzen web bidezko postaren bidez. Berarekin hitz egin ondoren, Teknologia Berriek Bolivian, eta batez ere hezkuntza alorrean, zuten egoera ezagutzeari ekin nion. Horregatik, etorri aurretik lan teorikoa ia amaitua nuen.
Behin etxera iritsitakoan, berriz ere aspaldiko lagunekin elkartu nintzen eta euren eskaintza onartuz, eta eskuzabaltasuna eskertuz, irakasgai honetako talde- lanei ekin genien.
Ondorengo lerroetan irakasgai honetan landu ditugun gaiak antolatzen saiatu gara eta zuzenean berauek ikusteko aukera ere jarri dut link-en bidez. Baliagarria izango dela iruditzen zait paper zorro "moderno" eta berritzaile hau.
1. IKTak Bolivian. Gizarteko errealitatearen deskribapena. Eta hezkuntzan?
2. IKT manifestua. Nolako irakasle izan nahi dugu?
3. IKTen murala.
4. PREZI bidezko aurkezpena
4.1. Ziski eta Diskiren abenturak eta kalenturak
4.2. Ziski eta Diskiren lagunak gara gu abestia
5. Norberaren eta taldearen ikaskuntza biltzen duen bloga
Donostiako Lugaritz kultur- etxean erakusketa
Hezkuntzari so egiten dion begirada berpentsatzearren, Lugaritz Kultur Etxean, ikus eta arte istorio batzuen erakusketa aurkezten da maiatza osoan zehar. Proiektu honek, irakaslearen prestakuntzan garatzen ari den lana eta bere hedapena beste esparru batzuekin lotzen ditu.
Erakusketaren abiapuntua ikaskuntza-irakaskuntza eszenatokiak zabaltzea da, unibertsitatea eta komunitatearen arteko kolaborazioaren bidez bisitariari ikaskuntzarako beste alternatibak imajinatzeko aukera eskainiz.
Donostiako Magisteritza Eskolatik eta etorkizuneko irakasleen formatzaile bezala, hezkuntza konpromiso sozial bezala ulertzen dugu. Konpromiso honek zabaltzera behartzen gaitu eta aldi berean besteak gugana hurbiltzea. Unibertsitatean hezten dugu, bai, baina unibertsitatea esperimentazio zentru bezala ulertuz.
Maiatzak 5 (osteguna): 16:00-19:00, Jardunaldi-ilustrazio tailerra. Myriam Cameros Sierra, “La cenicienta que no quería comer perdices”. Bete arte. Donostiako Magisteritza Eskolako (EHU/UPV) 0.4 gelan.
Maiatzak 5 (osteguna): 19:30tan erakusketaren inaugurazioa. Lugaritz Kultur Etxea, Antigua Auzoa, Donostia.
Maiatzak 20 (ostirala): 10:00-12:30. Haurrentzako tailerrak: Musika eta plastika. Donostiako Magisteritza Eskolako ikasleak (EHU/UPV) - auzoko Ikastetxeak. Erakusketa aretoan.
jueves, 5 de mayo de 2011
Sei hilabete sei minututan
Sormenaren bideak
Haur Hezkuntza denok dakigu zenbaterainoko garrantzia duen irudimenak, sormenak eta nola ez, horiek guztiekin gozatzen irakasteak. Baina... zergatik ez dugu haur hezkuntzarako gomendio hori gure bizitzara gehitzen??? Zergatik iruditzen zaigu sormena eta irudimena heldutasunarekin bat ez datozela?
Ikusgai duzuen bideo honetan guk behintzat heldutasuna eta irudimena, sormena eta gozamena uztartu genituen. Ander, Iker, Nerea eta laurok primeran pasatzeaz gain, gure bizitzan zehar sormenak izan duen bidea eta garapena laburbiltzen saiatu ginen iazko ikasturtean.
Beraz, ez ezazue utzi "sormena erahil" dezaten!
Naia eta Moxo
Horien artean, Kirol Jarduerak hautazkoan egindako mendi irteera batekin ipuintxo bat asmatu genuen eta bideo formatuan igo genuen sarera. Bertan, ipuinaz gain, egindako ibilbidearen koordenada geografikoak bildu genituen.
Emaitza zoragarria izan zen, eta hura egiteko bidea oraindik ere hobea. Nahi izanez gero, ikusgai duzue Iker Urkiola eta Joseba Olagaraiekin egindako irteera egunaren laburpentxoa. Protagonistak berriz, Naia eta Moxo izan genituen, horiek bai izan zituztela komeriak elkar topatzeko!!!
IKT murala
Baina ez, oraingo honetan irakasleare "on" batetiko (eta on hitza kakots artean jartzea erabaki dut, ez baitzait gustatzen gauzak "on" eta "txar" moduan kalifikatzea, guztia erlatiboa dela uste baitut) dugun ikuspuntua mural batean azaltzen saiatu gara.
Horretarako, gure aholkuetako batetik abiatuz, irudimenari ateak ireki dizkiogu eta "honekin edo harekin, baina ekin" egin diogu beharrari.
Emaitza irudian duzuena izan da. Primerako goiza pasa genuen Orioko txontxongilo taldearen egoitzak argazki saio profesional batean. Guztiok mozorroturik, zein baino zein xelebreago, eta argazkilari profesional batekin gainera (Beñat Solaberrieta). Lanarekin amaitzean, guztiok elkarrekin adiskide baten okindegi batean gosaltzen izan ginen. Primerako goiza inondik ere!!!
Mural A