miércoles, 13 de abril de 2011

Nor da itsu?

Nor da itsu begi aurrean dugu mundu ikaragarri eta zirraragarri honen aurrean?



Jarri berri dudan bideoan ikus daitekeenarekin oso erlazionatua topatzen dut egun hezkuntza munduan lan egiten duten profesional askok duten jarrera teknologia berriekiko.

Izan ere, bizitza hontan hainbat eta hainbatetan gertatzen zaigun moduan, beldur gara topatuko dugunarekin. Errepidea gurutzatzera ausartzen ez den agure itsu gara gu ere behin eta berriz. Beldur gara gertatuko zaigunarekiko, eta norbaitek besotik heldu eta tiraka ematen gaituen artean ez gara gai sentitzen.

Horregatik, gaur egun profesional asko "beldur" dira teknologia berriekin jolasteko, "beldur" mugak gainditzera ausartzen ez direlako, "beldur" ezezaguna den mundu bat delako. Azken batean, besotik tira eta begi aurrean duten hori azalduko dien norbait ez badute, ez direlako gai sentitzen.

Errazagoa egiten zaigu ezagutzen dugun hori irakastea, zerbait berria ikertu, kuxkuxeatu eta irakasteak ziurtasun ezan ematen baitigu. Eta beraz, nor da itsu?

Zergatik ez ditugu teknologia berri hauek begiak zabalduta arakatzen? Zergatik ez diegu gure etorkizuneko ikaslea mundua ezagutzeko bide bat eskuartean jarri behar? Aipatu bideoan agertzen den moduan, "itsu" hauen gidari izateko aukera dugu, eta beraz, begi bistan dugun horrekin gozatzen irakasteko aukera dugu esku- artean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario