miércoles, 4 de mayo de 2011

Talde lanaren aurkezpena

Atzo, hilaren 4ean, orain artean ikasgai honetan egindako lanak aurkezteko aukera izan genuen gainontzeko ikaskideen aurrean.

Saioan zehar gelakideek egindako aurkezpenak ikusteko aukera izan genuen (bai Prezi eta baita Vuvox programez baliaturik) eta azken txanda gurea izan zen.

Irakasleak aukeratu zuen nor izango zen aurkezlea, eta gure kasuan, Nerea Ugarte izan zen "zorteduna". Gidoia primeran prestaturik zuen eta zertxobait urduri bazen ere, ezin hobeto egin zuen bere jarduna. Zorionak eta eskerrikasko Nerea!!!

Tamalez, taldekide baten faltan ginen atzokoan; izan ere, Joseba Olagarai ez genuen gure artean. Baina tira, ongi ikusiak ditu nondik nora ibili garen orain artean, beraz aurkezpenaren zantzu apur bat ere izango zuela espero dut.

Ebaluatzeko eta gainontzeko ikaskideei gure lana ezagutzeko ezin hobea iruditzen zait aurkezpenen metodologia hau, eta bide batez, azken urteotan horrenbeste zabaldu diren power point-ak baino baliabide gehiago eta desberdinak eskaintzen dituzte bi programa hauek. Beraz, atsegingarria izan da oso baliabide berriak saltxeatzea.

lunes, 2 de mayo de 2011

Zein da IKT-en egungo egoera?



Teknologia berrien egungo egoera aztertu eta aurkeztu nahian, gometxeroak taldean egin dugu lantxoa ondorengo aurkezpen honetan laburbildu dugu. Beraz, "honekin edo harekin, baina ekin!!!"

miércoles, 20 de abril de 2011

Ziski eta Diskiren lagunak gara gu!!!



Oraingoan abesti polit bat ere sortu dugu. Animatuz gero abesteko aukera ere baduzue, azpian agertzen baitira letrak.

martes, 19 de abril de 2011

Ziski eta Diskiren abenturak eta kalenturak



"Gometxeroak" taldean egindako azken emaitza dugu hemen. Ipuin labur honetan gaur egun eskoletan teknologia berriek duten egoeraren azalpen labur, entretenigarri eta xelebre bat egin dugu, gure adiskide Ziski eta Diskiren laguntzaz.

sábado, 16 de abril de 2011

Non daude teknologia berriak?

Jarraian aurkituko duzun aurkezpen honetan Boliviako egoeraren ikuspegi labur bat dugu. Saiatu bertako eskola batean teknologia berrien presentzia aurkitzen. Zorte on!


jueves, 14 de abril de 2011

Haurtzaro digitala, nor da zaindari?

Hezkuntza eta teknologia berriak izan ditugu mintzagai orain artean. Baina alor hauei atxikita, pil-pilean dabilen gai bat datorkit burura: XXI.mende honetako haur eta gazte hauei nork jartzen dizkie arauak teknologia berrien aurrean? Nork irakatsi die zein den erabilera aproposa? Non daude mugak?

Nire ustetan, internet eskuragarri duen haur eta nerabe oro, munduan bat batean bakarrik eta noraezean dabiltzan gizaki bihurtzen dira ordenagailu aurrean. Adibide batekin konparaketa bat egitearren, errepidea gurutzatzeko heldu bati besotik heltzen dion haurrak, interneten sartu eta edoizein eduki, irudi, informazioa, etabar ditu begi bistan. Beraz, nori heldu behar dio muga horiek gainditzean? Gurasoek nola hezi ditzakete haurrak teknologia berrien erabilpen egoki bat irakastearren? Horra hor gakoa, eta horra hor guraso nahiz hezitzaile guztion eginbeharraren funtsa nagusietako bat.

Gai honen inguruan iturri desberdinak arakatuz, duela pare bat urte Berria egunkarian agertutako artikulu batekin topatu naiz, "Haur Digitalen Zaintza" izenburuduna. Oso interesgarria iruditu zait laburki azaltzen duen ikuspuntua eta guraso eta hezitzaileentzako baliagarria izan daitekeela iruditu zait. Horregatik, kuxkuxeatzeko gogoa duen ororentzat esteka ondorengoa da: http://paperekoa.berria.info/plaza/2008-12-18/046/002/lege_info.htm

Hezkuntza alorrari dagokionez, ikaragarria da sarean eskuragarri ditugun baliabide kopuru anitz hau. Baina tamalez, dakigun moduan, horiek denak ez dira kalitate berekoak izanen. Irakasle eta gurasoei zuzendatuko orrialde hauen artean jarraian aipaturiko hau probetxuzkoa iruditu zait: http://www.pantallasamigas.net/recursos-educativos-uso-internet-menores/catalogo-recursos-educativos.shtm

Beraz, haurtzaro digital hau hezi dezagun zentzudun izanez teknologia berrien aro honetan!

Itsasoko ur hauetan ez galtzeko laguntza apur bat

Interneten mundua oso zabala dugu, ortzimuga bereizterik ez dagoen horietakoa; eta gainera, etengabean berritzen ari diren urak. Interneten "nabegatu" egiten omen dugu, eta horretarako hainbat orientabidek bidea errazten digute, noraezean doan itsasontzi izan ez gaitezen.

Jarraian bildu ditudan helbideetan hainbat tramankulu erabilgarri sailkatzen saiatu naiz, ea bada guztion lana errazteko baliagarri zaizkigu. Zalantzarik gabe, pare bat urte barru koordenada berriak beharko ditugu, baina tira, egunean egunekoa.

- Markatzaile Sozialak: Hauen helburua informazioa sailkatzea da. (del.icio.us, blinklist...)

- Irudien Partekatzea: Irudiak sortu eta igotzen dira beste guztiek erabili edo ikus ditzatzen (Flickr ...)


- Tokiak Mapetan kokatzea: Bakoitzak gustoko dituen tokiak mapa batean markatzen ditu (Google Maps, Tagzania...)

- Blog eta berrien agregatzailea: Nahiago dituzun blog-ak eta berriemaileak sailkatzeko (Bloglines)

- Musika gordailuak: Irratia eta musika desberdinen sailkapena (last.fm)

- Fitxategien Biltegia: Aukera ematen du fitxategiak gordetzeko eta sailkatzeko (Openomy)

- Online Egutegiak: Bertan zure egutegiak kudeatu eta besteenak ikusi ditzakezu (CalendarHub)

- Bideoen Partekatzea: Zure bideoak igo eta besteek ikusi ahal ditzakete (YouTube)

- Gertakizunen agenda: Kontzertuak, teatroa eta gertakari desberdinak sartu ahal izateko (Eventful)

- WYSIWYG Editoreak: Programazioa errazteko (TinyMCE)

- Online Inkestak: Hauek diseinatu eta nahi duzun pertsonei pasa diezaiekezu (Quimble)

- Webgunean estadistikak: Zenbat jende eta nondikan sartu diran zure web-era esaten dizute (Google Analytics)